Nazioarteko Lan Antolakuntzak dioenez, enpresaren gizarte-erantzukizuna enpresa beraiek hartzen dituzten ekintza-bilduma dira, haien jarduerek gizartearengan ondorio positiboak izan ditzaten eta gidatzen diren balore eta hastapenak baieztatzen dutenak, bai beraien barne-pozesu eta moduetan, bai besteenganako erlazioetan.

GAK borondatezko izaera duen ekimena da.

Gizarte Ardura Korporatiboa (GAK), baldintza eta egoera baten onarpen askeari datxekion betebehar multzoa da, zuzenbide ordenamendu positiboak oraindik ez tipifikatua, baina bere indar lotesleak eta aurre-tipifikazioak gizarte uste osotik datozenak, ez betetzeak kulturaren arau-haustea dela uste izanik. Enpresaren kudeaketa arduradunak, komunitateak beregan duen itxaropen eta negozioaren interesak adostea (oreka puntua) inplikatzen du.

Enpresak langile eta komunitatearekiko dituen erantzukizun etiko nagusiak hauek dira:

  1. Bidezko baldintzetan eta produktu baliagarriekin gizarteari zerbitzatzea.
  2. Modu eraginkorrenean aberastasuna sortzea.
  3. Giza-eskubideak, segurtasuna eta lan-osasuna hobetuz, giza- eta profesional-garapena lan-baldintza duinez errespetatzea.
  4. Enpresaren jarraitutasuna lortzea eta, posible bada, zentzuzko hazkundea saiatzea.
  5. Ingurumena errespetatzea, edozein kutsadura mota ahal bada saihestuz, hondakinen sortzea gutxituz eta baliabide natural eta energetikoen erabilera arrazionalizatuz.
  6. Legeak, araudiak, arauak eta ohiturak zorroztasunez bete, hartutako konpromiso eta legezko kontratuak errespetatuz.
  7. Sortutako aberastasuna zuzenki banatzea ahalegindu.
  8. Enpresaren aldetik legegintza betetzearen segimendua.
  9. Enpresa-etikaren mantentzea eta ustelkeriaren aurka borrokatzea.
  10. Langileen osasun- eta lan-baldintzen gainbegiratzea.
  11. Hondakin eta baliabideen kudeaketaren segimendua.
  12. Enpresaren energia-eraginkortasuna berrikustea
  13. Uraren erabilera zuzena.
  14. Klima-aldaketa saihestea.
  15. Giza- eta ingurune-arriskuak ebaluatzea.
  16. Hornitze-katearen egokitzapena gainbegiratzea.
  17. Enpresaren lankidetza eta elkartze estrategiak diseinatu eta inplementatzea.
  18. Kontsumitzaileak, tokiko komunitateak eta gainontzeko gizartea inplikatzea.
  19. Langileak GAK-aren jardute onetan inplikatzea
  20. Ospe-korporatiboaren eraikitzea eta marketina.
  21. Enpresa dagoen lekuko komunitatearen aukera eta ahalbideak hobetzea.