DATUAK BABESTEKO 15/1999 LEGE ORGANIKOA

Webgune honen erabiltzaileei jakinarazten zaie, bertan diren harremanetarako inprimakien bidez ematen dituzten datu pertsonalak (izena, telefono-zenbakiak, helbidea eta helbide elektronikoa) Lankorpe Industria Gráfica SLk sortu eta behar den moduan inskribatuta duen fitxategi automatizatuan sartuko direla. Horren xedea erabiltzailearen eta erakundearen arteko merkataritza-harremana kudeatzea da, enpresak eskaintzen dituen produktuei eta zerbitzuei dagokienez; produktu eta zerbitzu horiek bereak edo hirugarrenek ekoitzi eta enpresak banatzen dituenak izan daitezke.

Gure enpresak, aipatutako datu pertsonalen fitxategiaren arduraduna den aldetik, 15/1999 Lege Organikoan xedatutako betebeharrak betetzeko konpromisoa du. Era berean, gure enpresak, datuon segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko konpromisoa du, neurri teknikoak eta antolaketaren arlokoak, datuok aldatu, galdu edo hirugarrenek baimenik gabe erabili edo eskuratzea saihesteko. Gainera, datuok hirugarrenei ez emateko konpromisoa du.

Erabiltzaileak, edo haren ordezkariak, datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabiltzeko, idatzizko mezu elektronikoa bidali beharko honako helbide honetara: lankorpe@lankorpe.com . Eskaera horretan jaso beharko dira: erabiltzailearen izena eta abizenak, helbidea (ohartarazpenetarako) eta nortasun-agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia edo PDFa. Erabiltzailearen ordezkaria izanez gero, dokumentu fede-emailearen bidez egiaztatu beharko da.

·